Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

Auzokide helduok elkar topatzeko ekintzak martxan!

October 4, 2018 Sarea
Ikasturte honetan helduen elkar topatzeko ekintzekin jarraituko dugu, Alde Zaharreko helduok elkar ezagutu, gozatu eta ikasteko esparruak dira honakoak. Ezaugarri berezi batzuk dituzte:
  • EKintza gehienetan ez dago pertsona gidari bat, parte hartzaileen artean saioak dinamizatzea da proposatzen dugu.
  • Doako ekintzak dira.
  • Auzoaren aniztasuna isladatzen duten espazioak izatea bilatzen dugu.
  • Ekintzen bitartez auzo mailako dinamika edo ekitaldietan parte hartzea bultzatzen dugu.
Izena emateko, idatzi sarea@goian.org helbidera, behean duzun telfonora edo pasa Gasteiz Txiki auzo elkartetik (Eskola kalea 9 zenb) informazio eske.