Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

Nortzuk gara

 

 

Goian auzokidetasun osasuntsua helburu duen Gasteizko Alde Zaharreko komunitate egitasmo hezitzailea da. Elkarbizitzan sakontzea bilatzen dugu, pertsona, eragile eta erakundeen arteko komunikazio eta elkarlanaren bitartez. Norberaren identitatea eraikitzeko auzoa edo inguru baten parte sentitzea ezinbestekoa da eta inguru horren elkarbizitzan eragile aktibo izatea garrantzitsu dela deritzogu. Halabaina,  parte sentitzea bi norabideko lana behar du izan, pertsonak aktibo izan behar du baina komunitateak besoak zabalik behar ditu izan. Hori lortzeko eraldaketa sozial sakonak behar dira eta Goianen lana bide horretan lagungarri izan nahi du.

 

Eta nola egiten dugu hau? Aisialdiaren eremuan lan egiten du Goianek. Auzoko haur eta gazte guztiek haien ezaugarriak direnak direlarik, auzoan ikasi eta gozatzeko kalitatezko kirol eta kultur jardueretan parte hartu ahal izatea bermatzen dugu eskaintza zabal baten bitartez. Talde guzti hauetan parte hartzea, hezkidetza, euskara eta kultur aniztasuna balore gisa lantzen ditugu. Azken urteotan eskaintza hori auzokide helduen artean ere zabaltzeko saiakerak egiten ari gara, auzokideok elkar ezagutzeko esparruak bultzatuz

 

 

 

GURE HELBURUAK

 

  • Lehentasunezko arreta eskeini Alde Zaharrean eskola adinean dauden haur eta nerabeei (HH, LH eta DBH), bereziki udalerrira heldu berri diren horiei eta gizarte kaltaberatasun egoeran egon daitezkenei.

 

  • Parte hartzaren bidez, herritartasun sentimendua garatzen laguntzeb duten sare eta egiturak indartu eta sortzea. Komunitatean parte hartzeko eta auzokidetasun sentimentua garatzen laguntzen duten gaitasunak indartzea eta sustatzea.

 

  • Aisialdiaren eremuan komunitate izaera duten proiektu desberdinetan parte hartzaren bidez hiritartasunerako gaitasunak modu integral batean garatzea, hezkidetza eta kultur aniztasun irizpideak kontuan hartuz. Horretarako arlo desberdinetan antolatzen ditugun talde proiektuetan parte hartzea bultzatzen dugu: kultur eta kirol arloa nagusiki , natur ingurunekoak eta IKT ( Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak) eremutakoak.

 

 

NOREKIN EGITEN DUGU LAN

 

Goian elkartean, Gasteizko Alde Zaharrean bizi diren haurrei eta nerabeei lotutako proiektuei lehentasuna ematen zaio ( 4-16 urte).

Baina oro har, Alde Zaharrean bizi edo Alde Zaharrarekin harremana duen pertsona oro eta bere aisialdia bertan garatu nahi duen oro, adina, sexua, maila ekonomikoa, formazioa edo gaitasun maila edoizein dela.

 

NOLA EGITEN DUGU LAN

 

Haur eta gazteekin batera elkarrekintzan jarduten duen talde hezitzailea dago alde batetik, proiektua dinamizatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den taldea hain zuzen.
Bestetik, talde laguntzaileak ditugu, auzoko pertsona, ikastetxe eta eragileetara irekiak. Talde hauetan lana talde proiektuen jarraipena egitea da, proposamenak bertaratzea, gatazkak konpontzeko laguntza ematea, aholkularitza… Auzoko erreferentzia desberdinak parte hartzen duten heinean, hauek izango dira auzoarekin lotura mantentzeko bermatzailea.

 

GOIAN from Auzo.tv on Vimeo.