Alde Zaharrean Covid 19arekin elkar bizitzen: Auzoa auzoaren zaintzaile
February 10, 2021 Sarea“Adinduak eta osasuna alde zaharrean” plataformatik, non auzoko hainbat aktibo dauden, eta parte hartzera gonbidatuta zaudeten, bigarren hitzaldi-solasaldia proposatzen dizuegu.
Izenburua: “Alde Zaharrean Covid 19arekin elkar bizitzen: Auzoa auzoaren zaintzaile”.
Eguna: 2021eko Otsailaren 24an
Ordua: 18:00 – 19:30
Lekua: Aldabe Gizarte Etxeko areto nagusian (Haurtzaindegi zerbitzua egongo da)
Hizlariak:
– Isaura Regueiro (Psikologo klinikoa eta psikoterapeuta)
– Mati Iturralde (Lehen Mailako Arretako medikua)
Edukiera 60 pertsonetara mugatzen da, indarrean dagoen araudiarekin bat egiteko. Aldez aurretik izena eman behar da: Udalaren webgunean, 010 telefonoan, gizarte-etxeetan edo adinekoen zentro soziokulturaletan. Haurtzaindegi-zerbitzua behar izanez gero, deitu 636060594 telefonora.
Hitzaldi hau auzoan bizi garen pertsonen osasuna mantentzeko kezkatik sortu da, osasunean alderdi bio-psikosozialek eta ingurumenekoak eragiten dutela ulertuta. Gure bizi-kalitatea hobetzeko, nork bere burua zaintzeko eta taldea zaintzeko tresnak eskuratzea espero dugu.
Galderak, hausnarketak edo ekarpenak ekartzera gonbidatzen zaituztegu, hitzaldia guztiontzat onuragarriagoa izan dadin.
Besarkada bat.