Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

ALDE ZAHARREKO INAUTERIAK

February 10, 2023 Sarea

Alde Zaharreko zeinbat eragile eta norbanakok Gasteizko kale inauterien izpiritua berreskuratzeko saiakera txikian dihardugu. Horretarako, 2018tik egin ohi dugun bezala, aurten ere, lantalde txiki bat osatu dugu eta proposamena luzatu egin diegu zenbait eragilerihonakoa egiteko.

2019an Zurrunbonen irudia agertu zen, Zalduondoko Markitos edo Lantzeko Miel Otxinen papera betez. Pertsonaia horren asmoa, gure komunitatea erasotzen duten ezbehar eta gaitzak irudikatzea da: arrazakeria, matxismoa, etxebizitzaren inguruko espekulazioa, politikoak, komertzioen egoera, etab. Ikasturte honetan, Zurrunbonen istorioaren kontakizunean zentratu nahi dugu, batez ere, txikienek zer den uler dezaten, jakin dezaten zer irudikatzen dugun pertsonaia honen bidez. Salaketa eta suaren bidez, lehenbizi gaitzak aipatu, ikusarazi eta ondoren, erreko ditugu. Horrela, ezbeharretatik libratzeko, modu sinbolikoan eta komunitatean.

OSTEGUN LARDEROA

Ostegun larderoa txikienen eguna da. Arabako herrietan ospatzen jarraitzen da, Gasteizen bezalaxe. Adibiderako, musika eskola kalera ateratzen da. Duela zenbait hamarkada, ostegun honetan ospatzen zuten haurrek inauteri eguna propio. Abesten eta eskean ateratzeko ohitura zegoen (Santa Agedan edotan gabonetan zenbait tokitan egiten den bezala).