ALDE ZAHARREKO INAUTERIAK
January 30, 2024 SareaAlde Zaharreko inauteriak ospatzeko bi data ditugu prestatuta;
OSTEGUN LARDEROA, OTSAILAK 8
Ostegun larderoa txikienen eguna da. Arabako herrietan ospatzen jarraitzen da, Gasteizen bezalaxe. Adibiderako, musika eskola kalera ateratzen da. Duela zenbait hamarkada, ostegun honetan ospatzen zuten haurrek inauteri eguna propio. Abesten eta eskean ateratzeko ohitura zegoen (Santa Agedan edotan gabonetan zenbait tokitan egiten den bezala).
Ramon Bajo eta Landazuriko eskoletako haurrak, ostegun arratsaldean aterako dira kantaldia egitera.
Kantaldiaren ondoren Errota auzotik pintxo potea egongo da, musika eta dantzarekin!
OTSAILAK 9 OSTIRALA: Zurrunbon hor konpon!
2019an Zurrunbonen irudia agertu zen, Zalduondoko Markitos edo Lantzeko Miel Otxinen papera betez. Pertsonaia horren asmoa, gure komunitatea erasotzen duten ezbehar eta gaitzak irudikatzea da: arrazakeria, matxismoa, etxebizitzaren inguruko espekulazioa, politikoak, komertzioen egoera, etab. Ikasturte honetan, Zurrunbonen istorioaren kontakizunean zentratu nahi dugu, batez ere, txikienek zer den uler dezaten, jakin dezaten zer irudikatzen dugun pertsonaia honen bidez. Salaketa eta suaren bidez, lehenbizi gaitzak aipatu, ikusarazi eta ondoren, erreko ditugu. Horrela, ezbeharretatik libratzeko, modu sinbolikoan eta komunitatean.
Aurtengo inauterietan, otsailaren 9an arratsaldeko 17:00etan Santa Maria Plazan Zurrunbonen epaiketa ospatuko dugu.
Inauterietako Mozorroak eta dekorazioa prestatzeko, bi tailerrak antolatu ditugu: