Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

Alde Zaharreko Erdi Aroko azokako bigarren elkartasun bilketa

September 26, 2024 Sarea

Iazko ekimenaren arrakastaren ondoren, Goianeko hainbat partaidek, aurten ere, 2023an Marokon izandako lurrikarak eta uholdeek kaltetutako komunitateen aldeko elkartasun bilketa antolatu dute.

Diru-bilketa honen helburua lurrikarak kaltetutako komunitatetan oinarrizko zerbitzuak berreraikitzen jarraitzeko dirua biltzea da. Gure asmoa komunitateei beren bizitzak berreraikitzen laguntzen jarraitzea da, izan ere duela gutxi zonalde bera uholdeek kaltetua izan da. Egoerak okerrera egin du eta lurrikarak eragindako galerak berreskuratzeko prozesua oraindik ez da amaitu.

Horretarako, “La Mujer de la Montaña” Tamgharte Noudrare elkartearekin elkarlanean ari gara, Goianeko partaide ohi eta auzoko bizilagun baten bitartez ezagutu genuena.

Egoera horrek aukera ematen digu lanen bilakaerara, familien bizipenetara eta egoeretara gehiago hurbiltzeko eta baita laguntza sareak  eraikitzeko ere. Egun honetan Alde Zaharreko emakumeen elkartasunaren fruitua islatzen duten argazki batzuk izango dira erakusgai ere.