Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

2024-2025 IKASTURTEKO PROGRAMAZIOA…. martxan!

September 3, 2024 Sarea

Goian Alde Zaharreko Komunitate egitasmo hezitzailea da. Bizikidetzan sakontzea bilatzen dugu, pertsona, eragile eta erakundeen arteko komunikazio eta elkarlanaren bitartez.

Eta nola egiten dugu hau? Aisialdiaren eremuan lan egiten du Goianek. Auzoko haur eta gazte guztiek auzoan ikasi eta gozatzeko kalitatezko kirol eta kultur jardueretan parte hartu ahal izatea bermatzen dugu eskaintza zabal baten bitartez. Talde guzti hauetan, parte hartzea, hezkidetza, euskara, aniztasuna, elkar zaintza eta komunitatearekin lotura balore gisa lantzen ditugu. Urtean zehar ekintza bereziak, irteerak, udalekuak, inauteriak eta auzo ekimenak antolatzen ditugu, hurbildu gurera!

Urteko kuota 50€ eta 70€ euro artekoa izango da ekintza bakoitzeko. Kuota ekonomikoa eta kuota partehartzailea aukeratu daiteke ordainketa egiteko.

IZEN EMATEA: Irailaren 10etik 27 arte ( izen ematea ez dugu ixten ikasturtean zehar, baina data horietan bulego ordutegia bermatuko dugu)

IZEN EMATE ORDUTEGIA: Asteartetik-ostegunera: 10.00-13.30/
16.00-18.00 Ostireletan: 10.00-13.30

EKINTZAK URRIAREN 1etik AURRERA HASIKO DIRA

HELBIDEA: Gasteiz Txiki Auzo Elkartea, Eskola Kalea 9

KONTAKTUA: 688939222 / 688949333 edo goian@goian.org / admin@goian.org

LABORAL KUTXA ES89 3035 0428 63 4280000002