Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

ALDE ZAHARRA ELKARZAINDUZ

October 5, 2021 Sarea

Alde Zaharra Elkarzainduz

Gasteiz Txiki Auzo Elkartea, Alde Zaharreko osasun zentroa, Erdiguneko Caritas, Goian, Landatxoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Alde Zaharreko bizilagunak eta San Prudentzio, Koronazio eta Landazuriko Bizan sareak osatutako sare komunitarioa gara.

Bizilagunen parte-hartzearen bitartez Alde Zaharrean bizi diren adinekoen zainketa eta bizikidetzarako garrantzitsuak diren alderdiak aztertzea eta komunitatearen diagnostiko bat egitea izango da proposatzen dugun ekintzaren helburua.

Jarduera honetan parte hartzeko argazki bat edo bi egin beharko dituzu. Argazki hauetan adineko pertsonak Alde Zaharreko komunitatearen parte izatera bultzatzen edota eragozten dituzten egoerak azaldu beharko dira.  Auzoan adinekoen zainketa (edo honen gabezia) islatzen duen edozein objektu/ pertsona/ leku/ egoerari atera diezaiokezu argazkia.

Nola antolatuko gara?

 

2021/10/14 OSTEGUNA
18:30h
ALDABEKO EKITALDI-ARETOA
INFORMAZIO-BATZARRA

2021/11/21 IGANDEA
11:30h
RAMON BAJO ESKOLAKO GIMNASIOA
GOSARIA, AHOTS -BISUALA, TALDE – DINAMIKA

2021/11/28 IGANDEA
11:30h
RAMON BAJO ESKOLAKO GIMNASIOA
GOSARIA, AHOTS -BISUALA, TALDE – DINAMIKA

2022/01/13 OSTEGUNA
18:30h
ALDABEKO EKITALDI-ARETOA
EMAITZAK AURKEZTEKO BATZARRA

Izen ematea

Parte hartzeko zure izena, abizena, adina, telefono zenbakia eta proiekturako argazki bat edo bi bidali beharko diguzu:

  •   Telefonoa: 636 06 05 94 (WhatsApp)
  • Posta elektronikoa: fotovoAZ@gmail.com

Laguntza teknikoa behar izanez gero telefono honetara deitu dezakezu 945 16 18 20 (Gabirengatik galdetu).

Izena emateko epea azaroak 12, 20:00etan.

Gogoan izan beharrekoa

Edukiek ez dute pertsonen duintasuna kaltetu behar.

Argazkian pertsona edo talde “nabarmen” bat agertuz gero ezinbestekoa izango da panfletoaren atzealdean azaltzen den baimena sinatzea eta argazkiarekin batera bidaltzea.

Argazkiak bidaltzen diren momentuan proiektuaren parte izatera pasatuko dira eta ondoren hauek erabiltzeko aukera egongo da (esposizioetan, argitalpen, postaletan…) betiere modu etiko batean eta auzoaren onurarako. Horrez gain lanaren egilea ere azalduko da.