Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

Ekainak 7 2019ko GOIAN EGUNA!

May 28, 2019 Sarea

Aurtengo ikasturteari amaiera emateko jai egun polit bat antolatu dugu Goianeko kideok. Bertan Goianeko talde hezitzaile guztiek parte hartuko dugu. Hurrengo ikasturteari begira, ekintza ezberdinak probatzeko aukera izango duzue bertan: zirko, margolaritza, urbandance, futbol… eta askoz gehiago! Familiarekin gozatzeko eguna izango da, eta gurasoentzako ekintzat prestatu ditugu ere! Familia osoa gonbidatuta zaudete! Ekintzak merienda batekin […]

Leer más

Hilabete honetako Sukaldean Solasean: KOSMETIKA NATURA

May 14, 2019 Sarea

Kaixo kaixo!   Hilabete honetan, Sukaldean Solasean berezia prestatu dugu. Mari Mar eta Esther, auzoko bizilagunak, komestika naturala egiten irakatsiko digute. Komestikako produktuak egiten ditugun bitartean Alde Zaharreko bizitzari buruz solasean ibiliko gara. Gainera, egiten ditugun produktuak etxeara eraman ahal izango ditugu. Apuntatzeko epea zabalik! Eguna: Maiatzaren 25ean Ordua: 10.30etatik 13.00ak arte. Lekua: Landatxo Gizarte Etxeko sukaldean. Zaintza […]

Leer más

Badatoz…..GOIANEKO 2019ko AUZOLEKUAK!

May 13, 2019 Sarea

Kaixo familiak ! Aurten ere GOIANetik udako oporretarako programa zabala antolatzen ari gara Gasteizko Alde Zaharreko umeentzat: ALDE ZAHARREKO AUZOLEKUAK. Ekintzak antolatzeko orduan, ikasturean zehar lantzen ditugun hezkuntza irizpideak ardatz izango dira: euskara. aniztasunaren errespetua, elkar zaintza, euskara, parte hartze aktiboa eta komunitatearekin lotura. Hementxe duzue informazio gehiago:   AUZOLEKUEN INFORMAZIOA   Datak:  ekainaren 24tik […]

Leer más

GOIANEKO AKANPADA 2019

May 6, 2019 Sarea

Kaixo familiak! San Prudentzioko oporretan Goianeko taldeetan parte hartzen duten haur eta gazteekin akanpada egin genuen Garaioneko Etxe Sorginduan ( Otaza, Ozaeta, Araba). Hementxe duzue argazki galeria!   

Leer más

BOLUNTARIO ETA PRAKTIKA PROGRAMA

April 17, 2019 Sarea

Goianen egiten ditugun ekintzak aurrera eramateko boluntarioek egiten duten lana ezinbestekoa da. Goianeko boluntariotza urte osoan zehar lan egiten du, baina garai batzuetan boluntarioen behar handiagoa izaten dugu, Oraingo honetan, udan antolatzen ditugun AUZOLEKUETARAKO boluntarioen bila gabiltza. Udaleku irekiak dira, eta ekaina eta uztaila bitartean izango dira. AUZOLEKUETAN parte hartu nahi baduzue eskaera orria bidali […]

Leer más