AUZOA AUZOGILE
[nivoslider id=”7192″]
Kaixo kaixo auzokide, elkarte, eragile…!
Dokumentu honen bidez pasaden abenduaren 21eko asanbladan jorratu genituen gai eta proposamenen deboluzioa egin nahi dizuegu. Elkarlanean jarraitzeko ezinbesteko pausu gisa. Oraingoan, asanblada hau antolatu genuen Goianeko kide batzuek izan dugu dinamika hau proposatu, antolatu eta jarraipena emateko ekimena baina hemendik aurrera auzo osoari zabaldu nahi diogu antolakuntza eta gaien proposamenean parte aktiboa hartzeko deia. Hori dela eta, datozen “auzoa auzogile” asanbladen prestakuntzarako bilera deialdi irekiak egingo ditugu. Honekin batera, asanblada bakoitzean aurreko asanbladetako aktak berreskuratuko dira, irten diren proposamenen eta lanketa ildoen jarraipena egiteko: zertan gaude? Zer jarri dugu martxan? Zer ekimen berri piztu dira? Zer utzi dugu alde batera? Modu honetan gai izango gara egiten ari garenaren (eta egiten ari ez garenaren) berrikuspen kritikoa egiteko.
Informazioa antolatzerako orduan erabili ditugun irizpideak:
Bi modutan antolatu dugu, lan taldeetan irten ziren proposamenei jarraituta. Alde batetik auzoko mapa eratu dugu, Auzoa Auzogile mahaian bildu ginen auzokide, kolektibo, eragile eta elkarteok zertan gauden adierazten dutenak. Askotan aipatu zen auzoko baliabide gida osatzeko proposamena eta honi erantzuteko lehenengo pausu gisa kokatu dugu. Modu horretan edonontzako irisgarria izatea bilatzen dugu (nahiz eta horretarako formato fisikoa garatu beharko den) ahalik eta pertsona gehiagok bere egin dezaten eta ez dezagun galdu auzoan egiten ari denaren informazioa. Mapa hau interaktiboa, irekia eta denona izatea bilatzen dugu, beraz edonork osatu eta informazioa gehitu eta eguneratzeko deia egiten dugu. Ekimen eta kolektiboen izenak agertzen dira baina horien ekimenaren deskribapena egiteke dago, bakoitzak osatzeko asmoz. Modu horretan, eragile edota ekimenaren nondik norakoak ezagutzen ez dituen auzokide edo kolektiboak mapa horri bisita eginez informazio argiagoa lortu dezake elkartrukean eta elkar ezagutzan sakontzeko. (beherago mapa topatuko dezakegu)
Beste alde batetik lan talde ezberdinetan irten ziren proposamenak taula batean bilduko ditugu. Kolektibo eta lan taldeen izenak agertuko dira baina auzokide zehatzen izen propioak ez dira agertuko. Beraz, lan talderen baten eratze proposamenean “auzokide” izena agertzekotan, Goianekin kontaktua jarri harremanetarako kontaktua lortzeko.
Zenbakiak auzoan dagoeneko auzoan martxan dauden dinamikak edo talde ezberdinetan irten ziren proposamenak dira. Martxan dauden ekimenak denon artean elikatu ahal ditugu, ekimenen auzo izaera indartzeko asmoz eta ahalik eta auzokide gehienengana iristeko.
Proposamen asko talde ezberdinetan errepikatu zirenez, zenbaki berdinean laburbildu ditugu, kolektibo edo eragile bakoitza aipatuz. Hala ere argi utzi nahi dugu proposamen hauek ez dutela inor zuzenean interpelatzeko asmorik, eta hortaz, antolakuntzarako beste moduren bat aproposagoa ikusten bada aurrera eramateko deia luzatzen dugula. Taula ikusten dugunean martxan jartzeko edo jarraitzeko baliagarri izatea, beste kolektibo eta auzokideen beharrak, nahiak eta ahalmenak zeintzuk diren kontuan hartuz.
Hau kontuan izanik jarraian datorren taula horrela pentsatua dago:
EPEAK:
Epe laburra: Hemendik eta aste santua arte.
Epe ertaina: Udara arte.
Epe luzea: Urtebeteko epea.
KUDEAKETA NOREN ESKU?
Kanpo kudeaketa: Auzo auzogile dinamikan parte hartzen dugunetatik kanpo geratzen da kudeaketa, ezin baita barne mahaian landu.
Parte-hartzaileak: Dinamikan parte hartzen duen auzokide, elkarte edota jadanik antolatua dagoen kolektibo bati zuzentzen zaion proposamena.
Lan taldea: Dinamika barnean dauden auzokide eta kolektiboetako pertsona ezberdinen arteko elkarlanerako sortu beharreko lan taldea. Proposatzen den ekimena prestatu, kudeatu eta/edo martxan jartzeko.
Auzoa auzogile mahaia: Guztion ekimena behar duten proposamenak, eta horien hausnarketa eta lanketa jorratzeko berriz ere auzo komunitatea batuko duen mahaia bilduko duena.
Azkenik, proposamen isolatu gisa irten direnen zerrenda dago, hau da, inork ardura hartu gabe atera ziren proposamenak diranorbaitek horiek aurrera eramatearen ardura eta motibazioa izatekotan martxan jarriko lituzkenak.
1. Alde Zaharreko familia bat bere jakintzak konpartitzeko prest dago, zehazki gauza hauetan laguntzeko prest: eragileen lokaletan edo auzokideen etxeetan egin behar diren konpontze lanetan laguntza, ingelesezko klaseak ematen edo konpainia edo auzokideekin denbora pasatzeko prest.
2. Africa Euskadi prest dago behar duten pertsonei paperekin laguntzeko.
3. Elkarte batek baino gehiagok aipatu zituen auzo harrotasuna indartzeko ekintzak egiteko prest zeudela. Gasteiz Txikik eta Al Indimay kasu.
4. Auzolana frontoia mantentzeko konpontze lanak egitea.
5. Afrika Euskadi elkartetik, frantseseko klaseak emateko prest daude.
6. Zaharraz Harrotik, kaleak berreskuratu era ludiko eta dinamiko batean. Jaietan auzokideentzat irekiak diren ekintzak antolatu.Urtaroko agian jaialdiak antolatu ahal direla proposatu zuen Kuentamek eta Al Indimayk elkarbizitza sustatzeko ekintza ludikoak kalean egin ahal zirela komentatu zuen ere. Asanbladak kalean egin, elkarrizketak sortzeko esparruak bultzatu.
7. Auzoan Bizi: elkar zaintza sareak sortu. Bakardadea gainditzeko auzokideen sareak indartu eta erreferentziazko telefonoak martxan jarri. Era informalean egiten diren laguntza sareak identifikatu eta nolabait sistematizatu. Elkar zaintza sareak martxan jartzeko sare sozialak erabili, osasuntsua den era batean antolatu.
8. Gentrifikazioa kontrako dinamika sortu. Etxebizitza duinaren aldekoak dinamikak.
9. Kuentame: arreta eta laguntza eskaintzen dute, gaztelania eta elkarbizitza tailerrak egiten dituzte baita ere.
10. Osasun zentroko pertsona nagusiekin denbora pasa eta hitz egin. Pertsona nagusi batzuk ez dute nahi izaten: identifikatzeko eta babesteko sareak sortu. Auzotik paseoak eta Landatxoko makinen gela erabiltzeko ordutegi berezia jarri. Belaunaldien arteko tailerrak.
11. Auzoko eragileak koordinatzeko espazioak sortu.
12. Auzoko baliabideak bateratzeko plataforma, baliabideen mapa. AZSK etatik ere proposamen berdina luzatu zen, baina auzoan informazio estrategikoa jartzeko puntuak sortzea. Kuentamek ere honen inguruko proposamenak egin zituen. Auzoko jakintzak ezagutarazteko jardunaldiak antolatu, jakintzen truekea.
13. Saregunea eta Kazetaguneak gehiago ireki, ikastaro gehiago eta luzeagoak. Langa digitalaren arazoa gainditzeko mekanismoak martxan jarri.
14. Eskola, koordinazio batekin, auzoko bozgorailu bezala erabili daiteke.
15. AZSK: ‘Piztu zure auzoa’ eta eskolaren artean koordinazioa sortu, dinamikak elkarrekin aurrera eramateko.
16. Zurrumurruen aurkako kanpainia, gai ezberdinen inguruan: gazteak, pertsona migratuak, etab.
17. Al Indimay auzokideentzako arabe klaseak emateko prest agertu zen.
18. Auzoan sortzen ari den elikadura sarea, auzon zabaltzea daukate helburu. Auzoan bertan produktuak sortu nahi dituzte.
19. Ramon Bajoko guraso elkarteak egiten dituzten ekintzak auzokide guztientzat irekita egotea nahi dute. Pandemia egoera amaitzen denean, eskola auzorentzat zabalik egotea.
20. Gazteentzat kirol topaketak egitea: artxikirol eta Kimball topaketak adibidez. Goian Gazteen proposamena izan zen. Landatxoko espazioa aprobetxatu, ping pong mahaiak jarri adibidez. Era osasuntsu batean erabili ahal izateko moldatu.
21. Eskolako jantokian soberan geratzen den janaria banatu ahal izatea.
22. Landazuriko guraso elkarteak Auzokideen artean ekintza interkulturalak sortzea proposatu zuen, auzoko pertsona helduentzat ere. Auzokideen arteko elkar zaintza sareak indartzeko. Sukaldaritza tailerren bidez adibidez.
23. Auzokideak zoriontzeko sareak martxan jarri: urtebetetzeak, urte berria, etab. Goianek martxan jarri izan ditu horrelako dinamikak, batez ere auzoko pertsona adinduekin.
24. Familiako ekintzak auzokideei ireki. Adibidez: mendira baldin banoa familiarekin eta kotxean leku libre bat baldin badauka tauzko beste familia bat gonbidatu, edo bazkaltzera gonbidatu. Ezberdinen arteko interakzioak sustatu.
25. Zer dagoen eta zer gertatzen den analizatzeko espazioak bultzatu, kafe tertuliekin jarraitu.
26. Gaur egun Goianek gaztelania praktikatzeko emakumeen tertulia bat dauka martxan, baina horrelako espazio gehiago bultzatzeko beharra identifikatu egin da.
27. Aurrez aurreko ekintzak aldarrikatu. Auzoa auzogile bezalako dinamikak bultzatzen adibidez.
28. Gazteek euskara praktikatzeko sareak antolatu. Horrelako talde txiki bat martxan dago dagoeneko, baina gehiago elikatu ahal dira.
29. Landatxon ematen diren gaztelania klaseak: ludotekako espazioa erabili nahi dute, gaztelania klasean dauden bitartean. Goian Zonaldeko Taldea eta irakasleen arteko koordinazio bat beharrezkoa ikusten dute horretarako.
BESTE PROPOSAMEN BATZUK
-Pertsona nagusi eta gazteen artean tailerrak sortu. Elkarrizketa egituratuak teknologiaren inguruan.
– Haurren Auzoa proiektua berreskuratu. Gauza txikiak egiten hasi, ideia mantendu.
– Hilabeteko lehenengo igandeetan futbol partiduak auzoko gazte eta elkarteen artean.
– Afrika-Euskal Herria jaialdia frontoian.
– Emakumeentzako futbol partiduak.
– Komunikazioa: hizkuntza ezberdinetan hitz egiten duten pertsonen poltsa.
-Euskara eta kultura ezagutzeko tailerrak.
-Eskola laguntza klaseak antolatu, online. Gazteen eta haurren arteko harremanak bultzatu, ikasketetan laguntzeko.
-Bizikletak konpontzeko tailerra sortu.
-Auzokide berriak auzora iristen direnean, ongi etorri ibilide bat antolatu.
-Zonaldeko Taldeak programazioa sortzen duenean auzokideekin batera sortzea.
loading map - please wait...
Afrika Euskadi AFRICA EUSKADI Elkartea.
Las Escuelas Kalea, 9, 01001 Gasteiz, Araba | |
Ai laket AI LAKET Elkartea. Drogak. http://www.ailaket.com/ Fundadora de las Siervas de Jesus Kalea, 40, 01001 Gasteiz, Araba | |
Al Indimay AL INDIMAY Elkartea.
Vitoria Euskadi, España | |
Aurora Egoitza AURORA EGOITZA Pertsona helduen egoitza. Hedegile kalea, 58, | |
Auzoguneak AUZOGUNEAK Parte hartzeko dinamikak Portal de Arriaga Kalea, s/n, 01012 Vitoria-Gasteiz, Álava | |
Auzoko AUZOKO Oihanederren. Goian Sarea. Hizkuntza aniztasunaren topalekua. Ostiralak 15:00-16:30 Calle Fray Zacarías Martínez, 2, 01001 Vitoria-Gasteiz, Álava | |
Auzolana Pilotalekua AUZOLANA PILOTALEKUA Auzoko espazio autogestionatua
Calle Fray Zacarías Martínez, 01001 Vitoria-Gasteiz, Álava | |
Batera BATERA Zaintza sarea. Vitoria Euskadi, España | |
Betania BETANIA Espacio gestionado por Berakah.
Calle las Escuelas 2 Euskadi, España | |
Caritas CARITAS Elkartea
Cuesta de San Vicente, 3, 01001 Gasteiz, Araba | |
CSCM Coronación CSCM CORONACIÓN Centro Sociocultural de Mayores.
Arriagako Atea Kalea, Kalea, 14, 01012 Gasteiz, Araba | |
EMAIZE EMAIZE Elkartea. Centro Sexológico. Bueno Monreal Kalea, 1, 01001 Gasteiz, Araba | |
Etxanobe Parkea ETXANOBE PARKEA Parke publikoa Calle Fray Zacarías Martínez, 7, 01001 Vitoria-Gasteiz, Álava | |
Falerina Lorategia FALERINA LORATEGIA Parke publikoa. Calle Fray Zacarías Martínez, 2, 01001 Vitoria-Gasteiz, Álava | |
Futbol Partidak FUTBOL PARTIDAK Umeen futbol partidak. Mutilak gehienbat. Santa Maria plazan. Santa Maria Plaza, 01001 Gasteiz, Araba | |
Futbol Sarea FUTBOL SAREA Goian Sarea. Futbolaren inguruan elkar topatzeko dinamika. Gaur egun ez da egiten. Vitoria Euskadi, España | |
Gasteiz Txiki GASTEIZ TXIKI AUZO ELKARTEA Alde Zaharreko Auzo Elkartea.
Las Escuelas Kalea, 9, 01001 Gasteiz, Araba | |
Gaztetxea GAZTETXEA Auzoko espazio autogestionatua.
Calle Fray Zacarías Martínez, 3, 01001 Vitoria-Gasteiz, Álava | |
Hala Bedi Irratia HALA BEDI IRRATIA Irrati librea. Kultura. Informazioa https://halabedi.eus/ Bueno Monreal Kalea, 16, 01001 Gasteiz, Araba | |
Landatxo Gizarte Etxea LANDATXO GIZARTE ETXEA Auzoko Gizarte Etxea
Santa Maria Kalea, 4 A, 01001 Gasteiz, Araba | |
Mercado de la Almendra MERCADO DE LA ALMENDRA El primer sábado de cada mes. Calle Cuchillería Euskadi, España | |
Monstrenka MONSTRENKA Espazio kulturala. http://www.monstrenko.com/la-monstrenka/ Calle del Cubo, 01001 Vitoria-Gasteiz, Álava | |
Montehermoso MONTEHERMOSO Espacio cultural municipal.
Calle Fray Zacarías Martínez, 2, 01001 Vitoria-Gasteiz, Álava | |
Musika Eskola MUSIKA ESKOLA Hedegile Kalea, 108, 01001 Gasteiz, Araba | |
Oihaneder OIHANEDER Euskararen etxea. Calle Fray Zacarías Martínez, 2, 01001 Vitoria-Gasteiz, Álava | |
Osasun Zentroa OSASUN ZENTROA Auzoko anbulategia Hedegile Kalea, 108, 01001 Gasteiz, Araba | |
Parque del Norte PARQUE DEL NORTE Parke publikoa. Espacio de encuentro. Vitoria Euskadi, España | |
Rafa Plaza RAFA PLAZA Plaza publikoa
Vitoria Euskadi, España | |
Ramón bajo RAMON BAJO ESKOLA Auzoko eskola. Calle las Escuelas 8 Euskadi, España | |
San Prudencio egoitza SAN PRUDENTZIO EGOITZA Punto de encuentro personas mayores
Francia Kalea, 35, 01002 Gasteiz, Araba | |
Santa Maria plaza SANTA MARIA PLAZA Plaza publikoa Santa Maria Plaza, 3, 01001 Gasteiz, Araba | |
Saregune SAREGUNE Elkartea. Romper la brecha digital.
Santa Maria Kantoia, 4 zenbakia, Cantón de Santa María, 4, 01001 Vitoria-Gasteiz, Álava | |
Stop Deshaucios STOP DESHAUCIOS Elkartea. Problemática de la vivienda. Santa Ana kantoia | |
Talka TALKA Gasteizko proiektu feminista. Okupazioa, autogestioa eta auzo defentsa. Correría Kalea, 33, Gasteiz | |
Trafikoaren Proposamena TRAFIKOAREN PROPOSAMENA Auzoko trafikoaren birplanteaketa lantzen duen markoa. Casco Viejo Euskadi, España | |
Zapateneo ZAPATENEO Espazio kulturala. Elkartzeko tokia. Zaharraz Harroko bilerak Zapateria Kalea, 93, 01001 Vitoria-Gasteiz, Álava |