March 31, 2021 Sarea
Kaixo kaixo! Inauteriaetan egin genuen kalejireran bideoa prest daukagu. Aurten ere auzoko kolketibo ezberdinek pasa den urtean gertatutako gauza txarrak erre genituen Zurrunbon-ekin batera. Mila esker parte hartu zenuten eragile eta auzokide guztiei! ZURRUNBON SUTARA KOPON!
Leer más
February 10, 2021 Sarea
“Adinduak eta osasuna alde zaharrean” plataformatik, non auzoko hainbat aktibo dauden, eta parte hartzera gonbidatuta zaudeten, bigarren hitzaldi-solasaldia proposatzen dizuegu. Izenburua: “Alde Zaharrean Covid 19arekin elkar bizitzen: Auzoa auzoaren zaintzaile”. Eguna: 2021eko Otsailaren 24an Ordua: 18:00 – 19:30 Lekua: Aldabe Gizarte Etxeko areto nagusian (Haurtzaindegi zerbitzua egongo da) Hizlariak: – Isaura Regueiro (Psikologo klinikoa eta […]
Leer más
October 2, 2020 Sarea
2020ko irailaren 23an, Auzoguneko gai-zerrendako lehen puntuan laburki azaldu zigutenez, Haurren Auzoa proiektua ez da gauzatzen ari, pandemiaren ondorioz, aurrekontuak blokeatu egin zirelako eta beste gastu batzuk lehenetsi dituztelako. Eta hori ulertzekoa da, gertatzen ari den guztia kontuan hartuta; ulertuko genuke hau balitz atzerapena egon den den aldi bakarra, hitzemandakoa bete ez den aldi bakarra, […]
Leer más
December 11, 2019 Sarea
Ikasturteari amaiera emateko Neguko jai polit bat antolatu dugu auzoko beste elkarte eta eragileekin batera. Jaialdia hurrengo ostegunean izango da, abenduak 19 arratsaldeko 17.30etatik aurrera Gasteizko Alde Zaharreko Santa Maria plazan. Tailer eta ikuskizun ezberdinetaz gozatzeko aukera izango dugu, eta amaitzeko txokolatada eta gaztainak jango ditugu. Animatu zaitezte gurekin urte amaiera ospatzera!
Leer más
December 4, 2019 Sarea
Prest daukagu hurrengo Sukaldean Solasean saioa. Abenduaren 14ean, Karlak Pupusak egiten irakatsiko dugu, auzoko eguneroko gauzetaz hitz egiten dugun bitartean. Ezinbestekoa da izena ematea! Informazio gehiago:
Leer más