Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

GOIAN LAN ESKAINTZA

July 16, 2024 Sarea

Goian proiektu sozio-komunitarioan lan egitea gustatuko litzaizuke?

Goianen begiraleak eta entrenatzaileak bilatzen ditugu 2024-2025 ikasturterako, honako jarduera hauetarako: eskupilota, saskibaloia, futbola, urban dance, gazteak sukaldean eta boleibola

Baina, zer da Goian?

Goian Gasteizko Alde Zaharreko proiektu sozio-komunitarioa da, eta auzoaren eraikuntza komunitarioa du helburu. Norberaren nortasuna eraikitzeko, elkarbizitzan inplikatzeko eta eragile aktiboa izateko, ezinbestekoa da auzo baten parte sentitzea.

 

Goianek aurreko elkarte eta proiektuek garatutako tradizioa heredatu eta jarraitzen du. Duela 17 urte sortu zen, eskolaren, Alde Zaharreko herri-mugimenduaren eta Kaleko Hezkuntzaren arteko auzo mailako sinergien ondorioz. Ondoren, 2016an, Goianek hitzarmen bat sinatu zuen Gasteizko Udalarekin (Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua), eta urtero berritu da orainarte.

Lehentasun gisa, aisialdian eta denbora librean haurrak elkartzeko guneak sortzea bultzatzen dugu. Horretaz gain, ikasturtean zehar parte hartzen dugun topaketa eta jai komunitarioei ematen diegu lehentasuna: inauteriei, neguko jaiei, etab.

 

Zer lehenesten dugu Goianen lan egiteko?

  •  Euskaraz komunikatzeko erraztasuna
  • Jarduera bakoitzaren ezagutza espezifikoak: sukaldaritza, saskibaloia, futbola, pilota, urban dance.
  • Alde Zaharra eta auzoko erakundeak ezagutzea eta haiekin harremana izatea.
  • Taldean lan egiteko erraztasuna.
  • Lan komunitarioan interesa izatea.
  • Aisialdiko monitorearen titulua
  • Entrenatzailearen titulua.
  • Sentsibilizazioa aniztasunarekiko arretan.
  • Haur eta gazteek talde-dinamiketan eta dinamika komunitarioetan partehartzeko estrategiak ezagutzea.
  • Ikuspegi hezkidetzailea eta intersekzionala taldearen dinamizazioan.

Lan baldintzak:

  • Arabako Aisialdiko eta denbora libreko hitzarmena
  • Egutegia: urria – maiatza

 

KONTAKTUA

admin@goian.org

688949333 – 688939222