TRUKE AZOKA
February 23, 2023 SareaBatzuek eman eta beste batzuek jasotzeko logikatik aterata: arropa eta denbora partekatuz, kontsumo arduratsuagoko alternatibak sortuz, birziklatuz, berrerabiliz, kustomizatuz eta erabiltzen ez ditugun jantziei bigarren bizitza bat eman eta auzoari ekarpena egin!
Zertarako?
Urtaroen trukerako gune bat antolatu non bizilagunok arropa partekatu ahal izango dugun, batzuek eman eta besteek jaso logikatik irtenda.
Helburuak:
Jasangarritasuna sustatu
Komunitatea saretu
Auzoko proiektuak ezagutzera eman
Eremu pribatura baztertutako praktikak balioan jarri (Arropa trukeak auzokideen artean, lagunen artean…)
Norekin?
Auzoko bizilagunak, Goianeko partehartzaileak, auzoko kolektibo eta eragileak.
Nola?
Trukeaz hitz egiten dugunean zertaz ari garen: Alde Zaharrean pertsonak, kolektiboak eta eragileak bizi gara, auzoan lan, parte hartu eta militatzen dugunok.
Kolektibo-eragileak: Asmoa da parte hartu nahi duten erakunde eta kolektiboek mahai gainean jartzea zein jarduera, une eta abarretan parte hartu dezaketen auzokideek.
Pertsonak: Azoka-Trukean egon eta parte hartu nahi dugunok, arropa hartuz, tailerren bat jasoz… kolektibo eta eragileen jarduera zehatzetan gure denbora eskain dezakegu trukean.
Truke-Azokaren eguneko planteamendua, hiru gune:
- Arropa elkartrukatzeko mahaia: Truke-Azokaren egunean beste pertsona batzuekin arropa elkartrukatzea da asmoa, guk daukaguna besteek dutenarekin aldatuz, elkartrukerako gune lasai bat eskainiz.
- Burro-ak: Bizilagunek eta pertsona desberdinek eman diguten arropa eskegita egongo da. Parte hartzen dugunok gehienez 5 jantzi hartu ahal izango ditugu eta trukean, auzoko Denboraren Bankuan izena eman ahal izango dugu, parte hartu nahi dugun, ahal dugun eta mugitzen gaituen jarduera batean.
- Konponketa-tailerra: Mahai honetan joskintza-, konponketa- eta kustomizazio-ezagutzak dituzten hainbat pertsona egongo dira, gure arropa konpontzeko oinarrizko teknikak irakatsiko dizkigutenak!