Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

2018-2019ko PROGRAMAZIOA

September 6, 2018 Sarea

Martxan gaude lagunoook!! Hemen duzue aurtengo programazioa!

Goian Alde Zaharreko komunitate egitasmo hezitzailea da. Elkarbizitzan sakontzea bilatzen dugu, pertsona, eragile eta erakundeen arteko komunikazio eta elkarlanaren bitartez. Eta nola egiten dugu hau? Aisialdiaren eremuan lan egiten du Goianek. Auzoko haur eta gazte guztiek auzoan ikasi eta gozatzeko kalitatezko kirol eta kultur jardueretan parte hartu ahal izatea bermatzen dugu eskaintza zabal baten bitartez. Talde guzti hauetan parte hartzea, hezkidetza, euskara, aniztasuna, elkar zaintza eta komunitatearekin lotura balore gisa lantzen ditugu. Urtean zehar ekintza bereziak, irteerak, udalekuak, inauteriak eta auzo ekimenak antolatzen ditugu, hurbildu gurera!
Urteko kuota 40 eurokoa da ekintza bakoitzeko. Beharrezkoa bada, parte hartzaileek “elkarlan bekak” eskura izango dituzte eta ordaintzeko erraztasunak egon daitezke.
Ordianketa frogagiria eta izen emate orria osatuta Goianeko bulegora eraman behar dira (Gasteiz Txiki auzo elkartea, Eskola kalea 9):

ASTEAZKENETIK OSTIRALERA 11:00etatik 13:30etara eta 16:00-17:30. Irailaren 28 arte.
EKINTZAK URRIAREN 1ETIK AURRERA HASIKO DIRA.
LABORAL KUTXA ES89 3035 0428 63 4280000002