Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

2023-2024 PROGRAMAZIOA

August 3, 2023 Sarea

Goian Alde Zaharreko Komunitate egitasmo hezitzailea da. Elkarbizitzan sakontzea bilatzen dugu, pertsona, eragile eta erakundeen arteko komunikazio eta elkarlanaren bitartez.

Eta nola egiten dugu hau? Aisialdiaren eremuan lan egiten du Goianek. Auzoko haur eta gazte guztiek auzoan ikasi eta gozatzeko kalitatezko kirol eta kultur jardueretan parte hartu ahal izatea bermatzen dugu eskaintza zabal baten bitartez. Talde guzti hauetan, parte hartzea, hezkidetza, euskara, aniztasuna, elkar zaintza eta komunitatearekin lotura balore gisa lantzen ditugu. Urtean zehar ekintza bereziak, irteerak, udalekuak, inauteriak eta auzo ekimenak antolatzen ditugu, hurbildu gurera!

Urteko kuota 50€ eta 70€ euro artekoa izango da ekintza bakoitzeko. Kuota ekonomikoa eta kuota partehartzailea aukeratu daiteke ordainketa egiteko. Izen emate orria Goianeko bulegoan entregatu behar da.

IZEN EMATEA: Irailaren 12tik 29 arte

EKINTZAK URRIAREN 2TIK AURRERA HASIKO DIRA

Goianeko bulegoa: Gasteiz Txiki Auzo Elkartea, Eskola Kalea 9

LABORAL KUTXA ES89 3035 0428 63 4280000002