Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

ALDE ZAHARREKO IBILALDI OSASUNTSUAK

March 14, 2024 Sarea

“Alde Zaharrean Elkarzainduz” Gasteizko Alde Zaharreko pertsonen osasuna lantzen dugun gizarte-erakundeen sare komunitarioa da. Lan hau bizilagunekin batera egiten dugu. Honako hauek osatzen dugu Sare Komunitarioa: Alde Zaharreko Osasun Zentroa, Goian, San Prudentzio, Koroatze eta Landazuriko BIZAN sarea, Landatxoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua eta Etxebizitza Komunitarioak. Saretik uste dugu funtsezkoa dela, alde batetik, justiziaren etika eta […]

Leer más

Tipi-tapa….BADATOR KORRIKA!

March 11, 2024 Sarea

Tipi 🏃🏼tapa 🏃🏾‍♀️tipi 🏃🏽‍♂️tapa 🏃🏻‍♀️ 🤗Korrika badator!! Hemen duzue Sareak Jostenekin batera antolatu dugun aste honetako programazioa!!!👾 Martxoak 12: Sukaldaritza tailerra (El Pilar G.E) Martxoak 13 Landatxon mural margoketa Martxoak 14 Lekuko Tailerra Landatxoko Elkartze Aretoan eta MARTXOAK 18 19.52h Aniztasunaren Kilometroa, Santa Isabel Hilerritik! (laister informazio gehiago)

Leer más

ALDE ZAHARREKO INAUTERIAK

January 30, 2024 Sarea

Alde Zaharreko inauteriak ospatzeko bi data ditugu prestatuta; OSTEGUN LARDEROA, OTSAILAK 8 Ostegun larderoa txikienen eguna da. Arabako herrietan ospatzen jarraitzen da, Gasteizen bezalaxe. Adibiderako, musika eskola kalera ateratzen da. Duela zenbait hamarkada, ostegun honetan ospatzen zuten haurrek inauteri eguna propio. Abesten eta eskean ateratzeko ohitura zegoen (Santa Agedan edotan gabonetan zenbait tokitan egiten den […]

Leer más

ALDE ZAHARREKO NEGUKO JAIA

December 19, 2023 Sarea

Kaixo Alde Zaharra! Urtea amaitzeko badator berriro Alde Zaharreko Neguko Jaia. Alde Zaharreko kolektibo eta eragile ezberdinek tailerrak, ikuskizunak eta sorpresa ugari antolatu ditugu! Animatu parte hartzera! 🎨17.00-19.00 Tailerrak ❄️17.30  Maridomingi y Olentzero. 🌰18.00-19.00 Txokolatea eta gaztainak. 🎭19.00 Ikuskizunak!

Leer más

GASTEIZKO ALDE ZAHARRA ELKARTASUNEZ BETEA

November 7, 2023 Sarea

Kaixo Goian Emakume taldeak, Marokon berriki izandako lurrikarak kaltetutako komunitateei elkartasuna adierazteko asmoz diru bilketa bat antolatu genuen. Diru-bilketa honen bidez, lurrikarak kaltetutako komunitateetako batean oinarrizko zerbitzuak berreraikitzeko dirua eta baliabideak bildu nahi ditugu. Horretarako, Alianza por la Solidaridad GGKEarekin elkarlanean ari gara. GGKE hau Goianeko partaide eta auzoko bizilagun ohi  baten bitartez ezagutu dugu. […]

Leer más