Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

Ekainaren 8an Santa Catalinako lorategi botanikora goaz

May 29, 2019 Sarea

Kaixo familiak!

 

Ohikoa den bezala ekainenan familientzako txango bat antolatu dugu. Aurten Santa Catalinako lorategi botanikoa ezagutzera joango gara. Bakoitzak bazkaltzeko zehozer eraman beharko du eta denon artean konpartituko dugu.

 

Ordutegia: Goizeko 10.00etan aterako gara eta 18.00etarako bueltatu

 

Lekua: San Anton plazatik aterako gara eta bertara itzuli

 

Nora: Santa Catalina lorategi botanikora

 

Bazkaltzeko: bakoitzak zehozer ekarri beharko du denon artean konpartitzeko

 

Izena ematea beharrezkoa da eta parte hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu edota 5 familiako. Izena emateko, pasa Goianeko bulegotik (eskola kalea 9) goizeko 10:00etatik 12:00etara edo arratsaldez 16:00-17:30etara.

 

Bestela jarri gurekin kontaktuan hurrengo telefonoan: 688 949 333