Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

GASTEIZKO ALDE ZAHARRA ELKARTASUNEZ BETEA

November 7, 2023 Sarea

Kaixo

Goian Emakume taldeak, Marokon berriki izandako lurrikarak kaltetutako komunitateei elkartasuna adierazteko asmoz diru bilketa bat antolatu genuen.

Diru-bilketa honen bidez, lurrikarak kaltetutako komunitateetako batean oinarrizko zerbitzuak berreraikitzeko dirua eta baliabideak bildu nahi ditugu.

Horretarako, Alianza por la Solidaridad GGKEarekin elkarlanean ari gara. GGKE hau Goianeko partaide eta auzoko bizilagun ohi  baten bitartez ezagutu dugu.

Komunitateei beren bizitzak berregiten laguntzea da gure asmoa, eta erakunde honi esker berreraikitze lanen eta familien bizipenen eta egoeren  inguruko jarraipena egin ahal izango dugu. Komunitateekin urtean hainbat alditan jarriko gara kontaktuan.

Momentuz bi ekimen ezberdinetan lanean ibili gara.

ERDI AROKO AZOKA

Gasteizko Alde Zaharreko Erdi Aroko azokan postu bat jarri genuen. Goian Emakume taldeak prestatutako gozoak eta tea saltzen egon ginen. Postu honekin 1800€ lortu genituen. Honi beste ekimen batzuetatik lortutako 600€ gehitu behar zaizkio, beraz guztira 2500€ lortu ditugu.

NEGUKO KANPIN DENDAN BILKETA

Alianza Solidaridad-eko lagunek Marokon neguko kanpin dendak lortzeko dituzten zailtasunak komentatu digute, beraz neguko kanpin denden bilketa bat jarri dugu martxan. Kanpin dendak mendietan dauden komunitateetara bidaliko dira, tenperatura hotzak, euria eta elurra egoten den herrietara, beraz oso garrantzitsua da egoera onean egotea.

Bilketarako espazioa: Eskola kalea 9, behea (Gasteiz Txikiko Auzo Elkartea)
Telefono kontaktua: 688949333

 

Ekimen gehiago jarriko ditugu martxan aurrerago, beraz, ikasturtean zehar gure berri izaten jarraituko duzue!

Goian Emakume Taldea.