Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

GOIAN PROGRAMAZIOA 2022-2023

September 5, 2022 Sarea

Goian Alde Zaharreko Komunitate egitasmo hezitzailea da. Elkarbizitzan sakontzea bilatzen dugu, pertsona, eragile eta erakundeen arteko komunikazio eta elkarlanaren bitartez.

Eta nola egiten dugu hau? Aisialdiaren eremuan lan egiten du Goianek. Auzoko haur eta gazte guztiek auzoan ikasi eta gozatzeko kalitatezko kirol eta kultur jardueretan parte hartu ahal izatea bermatzen dugu eskaintza zabal baten bitartez. Talde guzti hauetan, parte hartzea, hezkidetza, euskara, aniztasuna, elkar zaintza eta komunitatearekin lotura balore gisa lantzen ditugu. Urtean zehar ekintza bereziak, irteerak, udalekuak, inauteriak eta auzo ekimenak antolatzen ditugu, hurbildu gurera!

IZEN EMATE IRIZPIDEAK:

– Inskripzioak izen ematearen ordenaren arabera izango dira.

– Izen emate orria Goianeko bulegoan entregatu behar da.

– Urteko kuota 50 eurokoa da ekintza bakoitzeko. Kuota ekonomikoa eta kuota partehartzailea aukeratu daiteke ordainketa egiteko.

IZEN EMATEA:

Irailaren 13tik 30era

ASTEARTETIK OSTEGUNERA: 10.00-13.30 eta 16.00-18.00

OSTIRALA: 10.00-13.30

Goianeko bulegoa: Gasteiz Txiki Auzo Elkartea, Eskola Kalea 9

LABORAL KUTXA ES89 3035 0428 63 4280000002

Telefonoa: 688 939 222 / 688 949 333