Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

Jolas Hezitzaile eta Zirko tailerren ekintza bereziak

March 13, 2019 Sarea

Atzo arratsaldean Jolas Hezitzaile eta Zirko tailerreko haurrak ekintza bereziak egin zituzten.

Jolas Hezitzailekoak Alde Zaharrean kokatuta dagoen Hala Bedi Irratian, Alai Bedi programa egiten ibili ziren. Bertan Goian eta auzoko azken berriak komentatzen ibili ziren. Programa entzun nahi baduzue klikatu hemen, Alai Bedi.

Zirko tailerrekoak berriz, San Prudentziako egoitzan jolasten ibili ziren eta bertako lagunei zirko ikasitakoa erakutsi zieten!. Zelako artistak!