Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

Maridomingi eta Olentzero Alde Zaharrera datoz!!

December 13, 2018 Sarea

Eguberriak datoz eta eskola azken egunak.. baina ez pentsa Goianen oporrak hartuko ditugunik! Oporraldiak jolasteko, ikasteko eta gozatzeko parada ederra dira eta!

Baina lehenego hiru hilabeteari fundamentuz agur esateko gabon jaialdia antolatu dugu, auzoko eragile desberdinekin batera. Elkarlanean aritu gara Gasteiz Txiki auzo elkartea, Gizarte etxeetako zonaldeko ekipoa, ludoteketako lagunak, kale hezitzaileak eta Ramon bajoko guraso elkartearekin batera jaialdi eder hau antolatzen. Zer egongo da? Ba beti bezala mimo handik prestatutako ikuskizunak eta gonbidatu bereziak: Bertso eskola, auzo dance taldea, Adrako euskara taldea, abesbatza feminista… Auzoko eragileak ere gonbidatu ditugu eta bertan izango ditugu CEAR elkartea, Mboolo senegaleko elkartea, Alboaneko postua, Zapateneoko lagunak. Eta noski! Beti bezala tailer pilo bat egiteko aukera izango dugu, horretan laguntzera etorriko dira Gaztetxeko gazteak, ludotekakoak, Txapa ahotsa asanbladakoak, arkillos etxe okupako bizikleta tailerrekoak…

Aski ez dela? Badakizu, urteroko txokolate beroa ez dela faltako ezta?

Bertan elkartuko gara lagunok!