Goian

Facebook
Twitter
Youtube
Instagram

Sukaldean Solasean martxan berriro!

October 22, 2019 Sarea

Kaixo familiak!

Dagoeneko martxan daukagu berriro Sukaldean Solaseaneko dinamika. Aurtengo lehenengo saioa azaroaren 9an egingo dugu, beti bezala Landatxoko Gizarte Etxeko sukaldean. Lehenengo saio honetan Núriak Kataluniako errezeta bat irakatsiko digu, patatak txibiarekin.

Sukaldatzen dugun bitartean, auzoko eguneroko bizitzaz hitz egiteko aukera izango dugu.

Umeentzako zaintza zerbitzua egongo da.

Izena emateko pasa zaitezte gure bulegotik, Las Escuelas kaleko 9. zenbakitik ( Gatseiz Txiki elkarteko lokaletatik) edo deitu telefono honetara: 688 949 333

 

Bertan ikusiko gara!